2017(e)ko urriaren 1(a), igandea

Hobe Historia egitea, Historia ikastea baino?



Urriaren 1eko Erreferenduma dela eta, Kataluniako ikasleek greba egin zuten ostegun eta ostiralean. Lleidako Laia DBHko ikasleak ere bai. Kazetariak greba egitearen arrazoiez galdetu dionean, horrela erantzun dio: "Hau ez baita Historia ikastea, Historia egitea da, eta hobe da egitea ikastea baino, ezta?".* Erantzun zoragarria izanda ere, egia ere bada Historia ikasiz Historia egiten hobeki asmatuko dugula. Hemendik elkartasun besarkada bat Historia egiten ari diren katalandar guztiei.




Olariaga, Berria, 2017-urria-1

* Ramon Sola, "Payeses que labran y jóvenes que siembran futuro", Gara, 2017-iraila-29.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina