2014(e)ko abenduaren 12(a), ostirala

Mendillorrik badu bere Historiaren Txokoa

   Hemen gara. Hiru hilabete hauetan ezin helduz ibili bagara ere, azkenean Mendillorrik badu bere Historiaren Txokoa. Zergatik? Lehenik eta behin, beharra genuelako. Badakizue, ideia bat burua astintzen bueltaka dabilenean, badira bi aukera: bata, eseri eta ezikusiarena egin, ea ideia gauzatzeko gogoa joaten zaigun; bestea, ideiak piztutako eremu argitsuan murgildu eta, bikaina izan daitekeen burutazioari heldu eta gauzatzen hasi. Azken honen aldeko hautua egin dugu, egin behar den bezala, jakina! Erronkak eusteko izaten dira, ezta?
   Horretaz gain, eremu argitsuek mugarik gabeko eremuak izan behar dutelako. Ikasteak, hausnartzeak, gure burua janzteak, ez baitu harresirik behar, ez etxeko hormak, ezta ikasgelakoak ere. Ikasgelen, etxeen zein auzoko bestelako guneen arteko zubia sortu nahi dugu. Irizpide kritikoa bultzatuz, eta euskaraz, hori den/k!
   Beraz, Txoko honetan aukera izango dugu Historiaren uretan murgiltzeko. Ikaslea, ama, aita edota auzokide hutsa izan. Hormek ezartzen dituzten irizpide zorrotzik gabe, irakurle berak erabakiko baitu zein olaturi heldu, noiz eta nola. On degizuela!

4 iruzkin:

  1. Gora Mendillorri!!! Jotake!

    ErantzunEzabatu
  2. Aupa Patxi!
    Jarraitu horrela
    Mila esker

    ErantzunEzabatu
  3. Primerako ideia hau blog-arena! Bazen garaia Mendillorrin horrelako zerbait egoteko! Eskerrik asko zure dedikazioarengatik, zure auzoa ez den auzo honetan! Gora zu eta gora Mendillorri!

    ErantzunEzabatu
  4. Mila esker zuen hitz polit horien guztiengatik. Ederra zuen ondoan burua astindu ahal izatea!

    ErantzunEzabatu