2014(e)ko abenduaren 20(a), larunbata

Oporraldian ere burua astindu!

Argazkia: Jai Batzordea
   Abenduaren 19an azken klase eguna izan genuen: otordua izan zen hirugarren orduan, eta jarraian musa, musika, bertsoak, Trueke-azoka, txokolate eta txistor jana... borobila goiza! Ondoren 50 bat irakasle Arrotxapera hurbildu eta bazkari ederra egin genuen. Aukera polita giro atseginean egindakoaz hitz egiteko, eta zain ditugun bestelako erronka horietaz guztietaz ere, jakina! Irakurketa Planaren aldeko brindisa eta Alde Zaharrera, hori bai, zintzo-zintzo, edozein harlauza azpitik ikasleak ateratzen baitziren etengabe.
   Abenduaren 17an ere hitzordu polita izan genuen Institutuan. 30 persona bildu ginen "Auzoko ekimen solidarioak" ezagutzera. Bertan honako talde hauek hartu zuten parte: Mendillorriko Gazte Mugimendua, Bideberri, Zerbitzu Sozialak, Delwende GKE, Cáritas, Institutuko Zuzendaritza zein Gurasoen Elkarteak. Guztiok ikusi genuen talde guztion arteko harremanak eta koordinazioa lantzeko beharra.
   Gaur, I. Mendillorri Egunean, eragile eta aurpegi berriak azaldu dira auzoan: Talde Feminista zein Amalurra eta Nafarroa erraldoi berriak. Hona hemen gure ongietorri xumea horiei guztiei. Lotu festari eta aldarrikapenari!

Utopia


Bera zeruertzean dago. Urrats bi eginez hurreratu ni, urrats bi eginez urruntzen da bera. Hamar pauso aurrera egin nik, eta zeruertzak hamar pauso egiten du harantzago. Ibili eta ibilita ere, ez dut sekulako harrapatuko. Zertarako balio duen utopiak? Horretarako balio du: ibiltzeko.

Eduardo Galeano, Hitz ibiltariak, Txalaparta, 1993.

Mendillorriko eta Txantreako Erraldoiak, 2014-abendua-19
Argazkia: Mendillorriko Jai Batzordea


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina