2014(e)ko abenduaren 28(a), igandea

"Pobreziaren turismoaren" aurpegi latza.

   DBH-3an  Nazio Batuen Erakundea aztertu genuen abenduko zubian baino lehen. Blog honetan ere bere funtzioak edo ustezko funtzioak izan genituen aztergai (NBE: Bakeari eustea?). Honetan, NBEko erakunde bateko arduradunaren hitzak ekarri ditugu: Antonio Guterres UNHCRko zuzendariarenak.
  UNHCR Iheslarientzako Nazio Batuen Goi Mandatariak aditzera emandako datuen arabera, aurten 3.419 etorkin hil dira Mediterrraneoa gurutzatu nahian. Mundu osoan 348.000 lagunek jarri dute euren bizia arriskuan itsaso edo ozeanoak zeharkatzeko saiakeran. Nazioarteko komunitateak huts egin duela ohartarazi du Antonio Guterresek, UNHCRko zuzendariak. "Guerratik eta pobreziatik ihes egiten duten pertsonei asiloa eta babesa eman beharrean, sarrera debekatu nahi diete gobernu askok. Hutsegite larria da hori, batez ere, gatazka armatuek erangindako errefuxiatuen kopuruak marka guztiak hautsi dituen garaiotan", salatu du Guterresek. Duela bi aste, 408 siriar erreskatatu zituezten Mediterraneo itsasoan Siziliako kostaldera iritsi nahian ari zirela. Horietatik 61 haurrak ziren eta 54 emakumeak, guzti-guztiak Siriakoak. Sei egun zeramatzaten nora ezean eta, dagoeneko, deshidratazio sintomak zituzten. Beraiena da "pobreziaren turismoaren" aurpegi latzena.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina