2015(e)ko urriaren 28(a), asteazkena

Agur Pedro Urtsuari!

  Politago dugu orain Mendillorriko Bigarren Hezkuntzako Institutua, zalantzarik ez. Baloreetan oinarritutako irakaskuntza aldarrikatzen omen dugu guztiok; ados, baina, zeintzuk balore? Zorionez guztiok ditugu nahiko barneratuta, teorian bada ere, hainbat jarrera ezegokirekin izan beharreko tolerantzia zero hori. Zergatik ez, ordea, zorigaiztoko pertsonaia edo jarrera hori etxean bertan ditugunean, matxista, bortxatzailea, herrien zanpatzailea edota konkistatzailea izan?
  Honetan, zortzi urte joanda, unea ailagatu zaigu Pedro Urtsua zorigaiztokoari agur esateko. Etxekoa izateak (Arizkun, Baztan, 1526) ez baititu arintzen Ameriketako herrien aurka izandako sarraskia eta gehiegikeria guztiak. Pozik izango ditugu pantxeak, muzoak, tayronak eta zimarroiak (beltz menderakaitz haiek), Mendillorriko ikastetxeak lagundu egin baitie 500 urte eta gero irekita darraien zauria sendatzen. Zorionak guztioi!


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina