2015(e)ko urriaren 16(a), ostirala

ELKARTASUNAren XIX Astea: “SIRIAko GERRA”

Urri honetan, Zabaldi Elkartasunaren Etxeak Elkartasunaren XIX. astea aurkezten du “Siriako Gerra” izenburupean. Siriako gatazkaren errealitatera hurbildu nahi izan du. “Udaberri Arabiarra” deituriko matxinadak hasi zirenetik bost urte iragan dira. Orduan, 2011n, Elkartasunaren Astea eskaini zigun. Orduan matxinadetan barna ibili ginen eta azkenean bidea egin eta botere politiko eta ekonomikoak ikararazi zituzten mugimendu sozialetara hurbildu ere. Gaur egun, Ekialde Ertaina, esperantza haietatik urruti, anabasan murgildurik dago, epizentroa Sirian egonik. Siria lurralde urratua dugu, kanpoko potentzien interes handiak eta berezko gerra zibila direla kausa. Gatazkaren hasieratik 240.000tik goiti pertsonak galdu dute bizitza eta haren populazioaren heren baten exodo masiboa jasan du.
Beste batzuetan bezala, aste honen bidez begirada kritikoa erakutsi eta gatazka horren beste alderdiak ulertzen lagunduko diguten zenbait gako jakitera eman nahi du. Nazioarteko interesak, kurdu herriaren egoera eta milioi pertsonaren exodoaren drama izanen dira funtsezko gaien parte.

Hitzaldia: "Siria: De la revuelta a la guerra civil"
Urriak 19, astelehena, 19.30etan.
Hizlaria:Santiago Alba Rico.
Hitzaldian, gatazka siriarra azalduko digu ikuspuntu kritiko batetik, eta horrek gerrak urraturiko herri baten errealitatera hurbiltzea ahalbidetuko digu.

Hitzaldia (euskaraz) "Kurduen auzia”
Urriak 20, asteartea, 19.30etan.
Hizlaria: Txente Rekondo
Estatu propiorik ez dutenen artean, herri kurdua da populazio handiena duena. Bortxaz, estatu batzuetan daude banaturik. PKK alderdiaren proposamenak ukiezinak ziruditen moldeak ari dira hausten Turkian eta Sirian, baina baita Ekialde Ertaineko beste jendarte batzuetan ere. Milaka emakumezko gaztek Rojavako milizietan parte hartu izana emakumea bigarren maila sozial eta politikoan gelditu behar duela dioen mitoa ari da suntsitzen.

Dokumentala eta eztabaida. "La Revolución silenciosa"
(Zuzendariak: David Mesegueren eta Oriol Gracià)
Urriak 21, asteazkena, 19:30etan. 

Hitzaldia: "Siria, la encrucijada de Oriente Medio" 
Urriak 22, osteguna, 19.30etan.
Hizlaria:Teresa Aranguren
Gatazka siriarraren konplexutasuna honetan datza: inplikaturiko alderdi kantitate handia eta haien arteko harreman korapilatsuak. Komunikabideen trataera munduko potentzien interes ekonomikoen mende dago, eta horiek askoz ere kezkatuago daude botere eta kontrol kuotak ez galtzeagatik gatazkaren ondorioengatik baino.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina