2016(e)ko maiatzaren 12(a), osteguna

Erreketeak eta 1936ko altxamendua

Zergatik 1936ko altxamendua? Egoera iraultzaile berri bati aurre egiteko? Jendartearen ezinegona bideratzen ez zekien gobernu errepublikazale bati aurre egiteko? Nafar erreketeen prestaketa-prozesuan ikus dezakegu nola I. Errepublika espainolarekin batera hasi ziren militarki antolatzen.  Antonio Lizarza Iribarren karlistak bere Memorias de la Conspiración liburuan utzi zigun horren testigantza zuzena.
Matxinatuek iraultzari aurre egiteko sortuak zirela esan arren, Errepublika bera zen helburua, Errepublika eta berak ekarri zuena. Demokrazia eta parlamentarismoa deuseztatzeko borondate sendoa zuten falangistek eta tradizionalistek, azken hauek gehiengoa gure herrialdean. Eta helburu horrekin jarri zuten indarrean desgaste kanpaina bat 1931 urtean berean. Garai hartan diskurtso eskuindarrak zioenaren aurka, altxamendua ez zen gauzatu prest zegoen iraultzaren aurka. Militarrek beldur zioten Hauteskunde Orokorraren hurrengo egunari, masak kalera atera eta egoerak Gobernu errepublikazalea gaindituko zuelakoan. Ez zen, ordea, horrelakorik gertatu. Gudak sortutako giroan egingo dugu topo elementu iraultzaileekin, ez lehenago. Iraultza gudaren ondorio gisa ikusi behar dugu, eta ez alderantziz.

Prestaketak 1.931tik
Karlisten Gerra Batzorde Zentrala.
Argazkia: Iruñeko Udal Artxibategia.
Izan ere, II. Errepublika sortu zenetik hasi ziren indar eskuindarrak altxamendua prestatzen, bereziki Nafarroa Garaiko erreketeak. Horrela kontatzen digu Antonio Lizartza Erreketeen Ordezkari Erregionalak bere memorietan:
Sabíamos que [la República] era un paso más hacia el abismo, como la Monarquía liberal lo fue  hacia la República.
Por eso, desde sus mismos comienzos, allá en el año 1931, se empezaron los primeros trabajos.[...] Así nació, bajo la dirección de don Generoso Huarte, la organización de las Decurias [...]. Su fin era custodiar los edificios religiosos [...], vigilancia en las calles y Círculos durante la celebración de los mítines y otros actos políticos, guardia en el Círculo, en El Pensamiento Navarro; es decir, una función defensiva y de carácter local, sin mayores alcances militares”.
1931n karlisten buru batzuk bildu ziren Baleztenatarren etxean Leitzan: Generoso HuarteSainz de LarinEusebio eta Jaime del Burgo eta Juan Lesaca, besteak beste. Haien helburua, milizia karlistak militarki prestatzea. Horretarako 1934ko martxoan Lizartza bera, Rafael OlazabalAntonio Goicoechea eta Barrera Tenientea Italiara joan ziren, Musoliniri haien asmoak azaldu eta dirua eskatzera. Milioi bat eta erdi pezeta lortzeaz gain, 20.000 fusil, 20.000 esku lehergailu eta 200 metrailadore bidaltzeko konpromisoa lortu zuten. Beranduxeago, gazte batzuk, Jaime del Burgo barne, maniobra militarrak egitera joan ziren Italiar faxistara, Erromako La Dispoli aireportura. Armak Nafarroa Garaiko militanteen artean banatzen zituzten. Esku-bonba egiteko bi lantegi txiki ere antolatu zituzten.
“[...] fue encomendado a don Jesús Yáñiz, Párroco de Caparroso, ayudado por don Francisco Arellano, que lo era de Traibuenas, la tarea de fabricar bombas de mano. La misma misión fue encomendada a don Fermín Erice, Párroco de Esquíroz, y a don José María Solare, de Berriozar. Hubo, pues, dos pequeñas fábricas de bombas, una en Caparroso y la otra en Mañeru, aparte del depósito de Traibuenas”.

Ekintza bortitzak
Ekintza bortitzen zein armatuen berri ere ematen du Lizartzak. Esaterako, Aberri Egunean egindako erasoaldia, edo 1936ko udaberri hartan Bilbon hiru errepublikazale hil zituen karlistaren ihesaldia.
“El día de los vascos. Aberri Eguna. [...]La jornada no pudo ser más desgraciada. Bofetadas por doquier, rotas sus Banderas, sus manifestaciones ridiculizadas. [...]Desde entonces, el peligro separatista, quedó alejado de Pamplona. Ya Pamplona comenzó a entregarse a nosotros, olvidando las sirenas de Bilbao.
Es necesario recordar que Pamplona nunca había sido totalmente carlista. Si Pamplona se hizo carlista lo ha sido, porque fue  conquistada a fuerza de puños”.
“Como consecuencia de un mitin carlista en Bilbao, ocurrieron serios incidentes.[...] hubo fuerte tiroteo, y como consecuencia tres muertos. El Boina roja, autor de los disparos, vino huido a Pamplona, donde estuvo algún día escondido en casa de don Eusebio del Burgo. Al tener noticia de su inmediata captura, pues la policía había sabido que estaba refugiado en Pamplona, decidí pasarlo a Francia, para lo que requerí el concurso de un correligionario de la frontera”.
 Pixkanaka gauzatuz joan zen proiektua, oinarrizko taldea edo erreketea osatu arte. Konpainia bakoitzak 246 gizon zituen, ekintzetarako hiru piketetan antolaturik (70 lagun), eta pikete bakoitza hiru pelotoitan (20 lagun). Hiru erreketek tertzioa osatzen zuten. Horrela, Joaquín Baleztenak eta Miguel María Zozayak erositako armekin, maniobrak burutu zituzten Markalaingo makaldian, Ilurgoz, Izaga, Andia eta Urbasan.
“El 19 de mayo de 1935 se realizaban completas maniobras militares en Zufía. Las dirigían Del Burgo, Galdeano, Lacalle y Villanueva. [...]  Cada Unidad celebraba sus prácticas militares en lugares generalmente próximos a la localidad. Por ejemplo, el Requeté de Estella, que había comenzado su instrucción en la finca del Paseo de los Llanos, al organizarse el Requeté de Villatuerta marchaba a Montejurra, detrás del El Rocamador, al monte de Bearin o al de Lorca. Los de la Cendea de Galar, en el campo de fútbol Elarre, de Esquíroz. El Requeté de Corella, por turnos y durante la noche, en los locales de la Juventud Católica. Los de Abárzuza, en su Círculo. Cada cual, como se ve, en donde podía y como podía”.
Iruñeko biztanle guztiek bazekiten, gainera, Ezkaba mendian egiten zirela maiz. Errepublikazaleek behin baino gehiagotan salatu arren, Madrilgo Gobernuak ez zuen neurririk hartu. Horrela gertatu zen Fortunato Agirrek ezarri zuen salaketarekin. Erakunde ezkertiarrek bazekiten erreketeak borrokarako prest zeudela. Horrela idatzi zuen Mundo Obrero egunkariak 1936ko apirilaren 4an:
 “Un serio peligro para el pueblo y la República.- Los Requetés Carlistas son un Ejército equipado a la moderna y armado hasta los dientes. Como organización fascista que es, el Gobierno tiene que disolverlos rápidamente. Con esas tropas, Navarra estará bajo el terror fascista. [...] sin disputa, la organización militar más seria y perfecta que existe en nuestro país, equipada como un ejército regular y presta a marchar contra la República en cualquier momento”.

Mola eta Fal Conde
Memoria horietan Mola eta karlisten arteko harremanak eta negoziazioak ere agertzen zaizkigu. Mola Manuel Fal Conde karlisten buruarekin bildu zen Iratxen 1936eko ekainaren 15ean. Lizarrako alkate Fortunato Agirre jeltzaleak horren berri eman zion Madrilgo Gobernuari. Honek, ordea, muzin egin zion abisuari. Altxamendua gauzatzean alkatea fusilatu egin zuten (irailaren 29an). Karlistek eta militarrek estatu eredu desberdina aldarrikatzen zuten. Molak Eliza eta Estatuaren arteko bereizketa bermatzen zuen Errepublika ikusten zuen begionez. Ez zuen beharrezkoa ikusten bandera aldatzea. Autoritate militarraren menpe egongo zen Estatu indartsu eta diziplinatua zuen helburua, jendarte orden katoliko burgesa bermatuko zuena. Karlistek, ordea, Monarkia berrezarri nahi zuten, non Eliza zutabeetako bat izango zen. Adostasuna lortu zen azkenean eta 8.400 karlista armatu militarren ondoan agertu ziren borrokatzeko prest.
“En este mes de julio de 1936, la organización de los Requetés navarros estaba ultimada. Se tenía encuadrada ya una fuerza de 8.400 Boinas Rojas, que al primer aviso saltarían en pie de guerra”.
Horrela izanda, Mola jeneralak ordu batzuetan herrialde osoa kontrolatu zuen.

Nafarroa "laureada"
Diputazioa hasiera-hasieratik jarri zen altxamenduaren alde, 1936ko uztailaren 21ean zabaldu zuen agiriaren bidez.  Nafarroa Garaiak egindako hautua saritzeko asmoz,  1937ko azaroaren 9an, diktadoreak berak San Fernando  Ohorezko Gurutzea eman zion herrialde honi, 1985 urte arte bere armarrian eraman zuena. Diktadorea hil arte mantendu zuen jarrera bera instituzio nafar honek, jendartean ematen ari ziren aldaketei eta aldarrikapenei muzin eginez. Horrela,  eta kalean herri mugimenduek ozenki diktaduraren amaiera aldarrikatzen zuten bitartean, 1974ko abenduan Diputazioak seme kuttuna izendatu zuen Franco. 2005ean Nafar Parlamentuan errepresaliatuen inguruan emandako eztabaidan eta gaur egun ikusten dugun bezala, itxi gabe dugu oraindik 1936an irekitako zauri hura.


Pío XII (19-abril-1939)
“Con inmenso gozo nos dirigimos a vosotros, hijos queridísimos de la católica España, para expresaros nuestra paternal congratulación por la paz y la victoria de vuestra fe y caridad probadas en tantos y generosos sufrimientos.
Hacemos descender sobre el jefe de Estado y su ilustre gobierno, sobre los heroicos combatientes, nuestra  bendición apostólica”



Testua: Patxi Abasolo López, Ezkaba aldizkaria, 191. zka., 2012ko urtarrila.


* A. Lizarza, Memorias de la Conspiración, 1953.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina