2016(e)ko maiatzaren 15(a), igandea

Iruñea, 1936. urtean: bortizkeria eta errepresioa

Sanferminak amaitu berriak, uztailaren 17an matxinatu egin ziren militar espainolak ipar Afrikan. Hurrengo egunean azken mugimenduak lotzen aritu ziren Komandancia Militarrean Mola eta karlistak. 1936ko uztailaren 19an publiko egin zuten Emilio Mola Vidal-ek idatzi zuen Bandoa, non gerra egoera aldarrikatu eta eskubide guztiak deuseztatu egin ziren. Altxatuek berehala bereganatu zuten herrialde osoa.
Plazaolako Tunela.
Argazkia: Patxi Abasolo, 2011.

Errepresioa Nafarroan
Nafarroa Garaiarentzat urte horiek zer suposatu zuten jakin ahal izateko, bere hastapenetik aztertu behar dugu. Josep Fontana historialariaren hitzetan, diktadura une horretan agertzen baitzaigu mozorrorik eta interferentziarik gabe.
Hasiera-hasieratik nagusitu ziren bortizkeria eta errepresioa, 40 urte latz horiek ezaugarritu zituzten elementuak. Horrela soilik uler ditzakegu 3.000 fusilamenduak gerra gauzatu ez zen herrialde horretan, Molaren hitzek ongi iragarri zuten bezala:
“Esta guerra tiene que terminar con el exterminio de los enemigos de España [...] Yo veo a mi padre en las filas contrarias y lo fusilo [...] El arte de la guerra yo lo definiría así: Es el medio de juntar veinte hombres contra uno y, a ser posible, matarlo por la espalda”.
Bestaldetik, oposizio kontzeptuaz zer ulertzen zuten jakin ahal izateko, oso adierazgarri da ikustea nahikoa zela agintari berriek agindutako kargu bati muzin egitea fusilatu izateko. Argi zen, beraz, errepresioak betetzen zuen funtzio politikoa: etsaia izutzea eta indargabetzea. Ezin dugu ulertu diktaduraren iraupena faktore hau aintzat hartu gabe. Errepresioa izan zen, zalantzarik ez, frankismoaren oinarria.
Gure herrialdean ez zen gerra ekintzarik, lehenengo egunetan tiro hotsak entzun eta sabotaje batzuk (Endarlaza zubia eztandaraztea) izan arren. Altxamenduak izan zuen babesa ahaztu gabe, “bide-bazterrera edo erreketera” izan zen nafar askorentzat aukera bakarra. Sanjurjo Tertziokoentzat (gehienak ezkertiarrak), ordea, ezta hori ere, 300 baino gehiago fusilatu baitzituzten (700 lagunek osatu zuten) 1936ko urrian Zaragozaren ondoan, beste aldera pasatuko zirela beldurrez. Nafarroa Garaian, osotara, 2.857 errepublikazale, sozialista, komunista, abertzale eta anarkista fusilatu zituzten. Ezkabako gotorlekuan gaixotasunek jota hil ziren 305 aintzat hartuz gero, 3.162 izango ziren erailak.
Martin Zubeldia kaputxinoak ematen digu horren berri bere memorietan. Bertan guda iraun bitartean Zaragozan heriotza-zigorra pairatu zuten presoekin izandako bizipenak bildu ditu, horien artean nafar asko agertzen zaizkigu.
“Entre tanto continuaban las matanzas. Yo salía a predicar casi todos los domingos a diversos pueblos de la provincia. Y me di cuenta de la hecatombe. Se hablaba en público de ello y se contaba el número de muertos que iban siendo enterrados en los montes, en las márgenes de las carreteras [...] D. Escolástico Sarasa me refirió a fines de agosto en Astráin que algunas personas habían visto un perro que corría a campo traviesa, llevando en los dientes un brazo humano. El día 8 de setiembre prediqué en Uterga. Hice mi viaje de regreso a pie. Traspuse [sic] la sierra de El Perdón. Y quedé aterrado al ver a ambos lados de la carretera y en el interior del monte, charcos de sangre y montones de tierra que cubrían cadáveres, algunos de los cuales tenían los pies a flor de tierra y a la vista...”.[1]

Errepresioa Iruñean
   Iruñean eman ziren atxilotu eta fusilatu kopuru handienak, askotan ikuskizun publiko bihurtu zirenak Gotorlekuaren inguruan, Gazteluko Itzulia etorbidean:
“Allí acudía la gente como a una fiesta, hasta el extremo que no faltan vendedores ambulantes de churros, seguros de sacar unos cuartos más de extra, merced al nefando atractivo de la sangre humana”.
“Todos los días por la mañana podían verse personas piadosas que, antes o después de comulgar, acudían a la vuelta del Castillo a presenciar ejecuciones de los “rojos” que se hacían públicamente. Ciertas monjitas de Pamplona enviaban a sus fámulas a presenciar las ejecuciones de los malos. Las fámulas volvían comentando lo valiente que había estado el uno, lo cobarde que había estado el otro”.
“Este espectáculo, capaz de llenar de espanto a los salvajes, era esperado gozosamente por las señoras y señoritas de la aristocracia de Pamplona. Ya de víspera, la noticia corría de boca en boca; Mañana se mata en la Ciudadela, a las seis de la mañana ¿Vienes? Asistían a esos fusilamientos como se fueran a una corrida de toros”.[2]

Errepresioa Arrotxapean
   50.000 biztanle zituen hiriburuan 283 fusilatu baieztatu zituzten Altaffayllakoek, gehiago izan zirela jabeturik. Kopuruaren aldetik, zonalde xumeenek pairatu zuten errepresio handiena: Merced kaleak, Arrotxapea auzoak, Jarauta, Tejería, Calderería eta Carmen kaleek. Aipatzekoa da Valcalderako sarraskia, non 1936ko abuztuaren 23an gartzelatik 52 preso atera eta Zaragozarako bidean fusilatu egin zituzten, Iruñean Sagrarioko Andra Mari Errealaren aldeko prozesioa burutzen bitartean. Iruñeko Apezpiku Marcelino OlaecheaDiario de Navarra egunkarian gerra Gurutzadatzat aldarrikatzen zuen egun berean:
“No es una guerra la que se está librando; es una cruzada, y la Iglesia, mientras pide a Dios la paz y el ahorro de la sangre de sus hijos –de los que la aman y luchan por defenderla, y de los que la ultrajan y quieren su ruina-, no puede menos de poner cuanto tiene en favor de los cruzados”.
Jipoiak, isunak, liburuak erretzea, erbestaratuak, ondasunen lapurketak, ile mozketak, errizinoa, derrigorrezko lanak, eraso sexistak, eta abar, izua zabaldu zen non-nahi, publikoki Gaztelu enparantzan bezala, zein ezkutuan Arrotxapeako Plazaolako tunelean bezala. Hona hemen Muguiro ahizpen testigantza:
“Llegó una camioneta de requetés a las dos y media de la mañana. Uno de ellos, que era acomodador del Gayarre, lo conozco. Llevaban todos su buen santocristo y las pistolas colgando. Yo tenía 18 años. En el descansillo de la escalera todos a mi alrededor, me cortaron el pelo mientras me decían disparates. Registraron y tiraron todo y a mi hermanica Pepita de 13 años la estuvieron apuntando y amenazando y le entró tal terror que se llenó de granos y la pobre se hinchó toda. Me dejaron un mechón delante y se fueron a la casilla donde cogieron a mi hermano. Yo, en medio de la desgracia, tuve suerte, porque a otras las metían en el túnel del Plazaola, donde el río, a media noche y allí les cortaban el pelo y les hacían otras cosas”.
Arrotxapean, Juan Pedro Herranzek azaldu bezala (Ezkaba, 190. zka.), “quedó probado el odio acumulado de los caciques del barrio […] que también contaban con sus verdugos, a los que ofrecían el puesto de trabajo que dejarían vacante los asesinados [...] Zonas del barrio como casa de Jesús Castillo, Casa Chopera y de la Carbonilla, Estación del Plazaola... afines a la izquierda y con más juventud, sufrieron secuestros de personas, violaron la intimidad de los domicilios, se destruyeron libros y símbolos democráticos, se buscaban armas donde no las hubo nunca. […] A los secuestrados y enviados a la cárcel, a algunos los ponían "en libertad", esto decían a los familiares cuando iban a verlos. Una libertad hasta la puerta de la prisión, donde los recogían asesinos para llevarlos a la muerte. Otros, como mis hermanos, pasaron nueve meses en la cárcel para que al final fueran asesinados, fusilados en la tapia del cementerio de Echauri en la Semana Santa de 1939, donde permanecieron tirados, porque el cura no permitió que se les enterrara”.
 Errepresioa, hala ere, esparru guztietara zabaldu zen, moral eta instituzioetara ere bai. Horrela, Iruñeko Udala zein Diputazioan kaleratzeak eman ziren, eta hainbat udaletxetako alkate, zinegotzi eta funtzionario fusilatu zituzten. Irakaskuntzan ere nabaritu zen, herrialdeko irakasle guztiak ikertu egin baizituzten: moralitatea, sinesmen erlijiosoak, joera politikoak, etabar. Osotara, 229 zigortu zituzten, lan gabe utzita edo herriz aldatuta. Juan Pedrok ez zuen inoiz ahaztu Nieves, etxean klaseak ematen zituen irakaslea, “una mujer valiente […] Su delito fue educar en libertad a sus alumnos y premiar a sus madres con un descuento de su minuta si sus hijos sacaban buenas notas”. Horregatik, hain zuzen, deserriratu zuten.
Errepresio bortitzena lehenengo hilabeteetan eman bazen ere, ezin dugu ahaztu Ezkaba mendiko Alfontso XII gotorlekuan izandako sarraskia. Gotorleku militar hori kartzela bihurtu zen 1934ko preso ezkertiarrak giltzapean jartzeko. 1936ko hauteskundeen ondoren hustu arren, berriro bete zuten matxinatuek. Hasieran izandako fusilamenduak ezezik, 1939ko maiatzaren 22an ihesaldi masibo antolatu zuten preso politikoek. 2.487 presoetatik, 800 bat alde egiten ahalegindu arren, hiru soilik ailegatu ziren Pirineoen beste aldera. Ihesaldi saiakerak ondorio larriak izan zituen: 585 atxilotu, 225 erahil mendietan eta epaitu ondoren beste 25 fusilatu zituzten.
Berrogei urteko diktadurak iraun bitartean, beldurra izan zen nagusia. Horren lekuko dira gure auzoko zein Iruñeko hainbat gune: Merced eta Karmen Kaleak, Gaztelu enparantza, Gazteluko Itzulia Etorbidea, Zezen plaza, Arrotxapeako Plazaolako tunela edota Ezkabako Gotorlekua. Horiek guztiak benetako memoria guneak. Entzun diezaiegun!


Testua: Patxi Abasolo López, Ezkaba aldizkaria, 192.zka., 2012ko otsaila.



* Aurreko artikulua:


[1] DE ESTELLA, Gurmersindo, Fusilados en Zaragoza, 1936-1939: Tres años de asistencia espiritual a los reos, Zaragoza, Mira, 2003.
[2] Altafaaylla, Navarra 1936. De la Esperanza al Terror, II, 1988.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina