2016(e)ko azaroaren 7(a), astelehena

Mamu bat dabil Europan zehar: komunismoaren mamua...

Gaur 4. gaia lantzen hasi gara Batxilergoko 1.an: Langile Mugimenduaren sorrera (1800-1914). Zer-nolako erantzuna eman zioten langileek industrializazioa ekarri eta kapitalismoa garatu zuen prozesuari? Honetan iturri historiko bat hartu eta patxadaz sakonki aztertuko dugu. Ikasturte honetako gure lehen liburuska, Manifestu Komunista, 1848an Karl Marxek eta Friedrich Engelsek idatzia.

Manifestu Komunista

Lehenengo argitalpena
Mamu bat dabil Europan zehar: komunismoaren mamua. Europa zaharreko Potentzia guztiak, mamu horri erasotzeko, Aliantza Saindu batean bildu dira: Aita Saindua eta Tsarra, Metternich eta Guizot, frantses erradikalak eta aleman poliziak.

Ez dago oposizioan alderdi bakar bat ere boterean daudenek komunistatzat jo ez dutenik, ezta alderdi bakar bat ere aurkakoei —aurrerazaleak nahiz erreakzionarioak—komunismoaren etiketa iraingarria jarri ez dienik.

Jokaera horretatik irakaspen bikoitza atera daiteke:

1) Europako Potentzia guztiek, dagoeneko, komunismoa Potentziatzat hartu dute.

2) Bada garaia komunistek, mundu guztiaren aurrean, beren kontzepzioak, beren helburuak eta beren joerak erakuts ditzaten, eta komunismoaren mamuaren ipuinari Alderdiaren beraren Manifestu bat kontrajar diezaioten.

Horretarako, Londresen, nazio askotako komunistak bildu dira, eta Manifestu hau idatzi dute, ingelesez, frantsesez, alemanez, italieraz, nederlanderaz eta danieraz argitaratua izan dadin.



Testuetako ideiarik inportanteenak argitzeko eta sakontzeko galdera batzuk:

1. Zer helburu du idatziak?
2. Zein da Materialismo Historikoaren lehenengo baieztapena, historiaren mamia? 
3. Non dago historiaurrearen eta garai historikoen arteko aldea?
4. Zer da Estatu modernoa?



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina