2015(e)ko urtarrilaren 28(a), asteazkena

Pierre Etxeberriren Egunkaria: Euskaldun bat Lehenengo Mundu Gerran (3)

1915eko abuztuaren 20an.

Soldadu ingelesa gasaren aurkako maskara
eta zaldia zapi batekin babesten
Ez dut egun hauetan idatzi, ezin izan dudalako. Pasa den astean, 14an, besoan hartu nuen mina eta obserbazio gelan egon naiz atzo arte. Azkenean ez da ezer ez, baina ahul sentitzen dut. Gaur esnatzean, esan didate ez naizen egon egun hauetan estrategia aldatu dutela. Guztiok multzo sakabanatu batean joan beharrean, hiru ilara luze egin behar ditugula esan digute, astebetez astebete egiten da errotazioa. Lehenengo ilaran daudenak dira batailan gehien parte hartzen dutenak, oso prestatuak izan behar dute. Bigarren ilaran daudenak nolabait errefortzuak dira, lehengo ilaran daudenak laguntzeko, eta azkenik hirugarren ilarakoek ia ez dute batailatzen, aste osoan zehar jasotzen dituzten zauriak sendatzen dizkiete, dutxatzen dira, logela handiagoetan eta garbiagoetan lo egiten dute... Beldurra sentitzen dut. Gaur bigarren ilaran egotea tokatu zait, baina pasa den astean guztia aldatu zutenez, bihartik aurrera lehenengoan egongo naiz. Etorri naizenetik gaur arte ez dut hainbeste beldur pasa, kontuan izanik hau uste nuena baino askoz gogorragoa dela. Sarritan gosez hilko nintzela pentsatu izan dut, pasa den astean bonba bat ni nengoen lekutik bi metrora eztanda egin zuen, eta esan didate alemaniarrek gas kimikoa botatzen dutela, 'gas mostaza', gorputzarekin kontaktua izaten badu, zauri larriak sor ditzake eta askotan hiltzeko arriskuan jartzen zaitu.
Obserbazio logelan nengoen bitartean, lagun bat egin dut, bera hor zegoen batailara ez ateratzeagatik, hobeto esanda, saihesteagatik. Koronelak jo egin zuen eta batailatzera behartu zuen, hanketan min egin zuenez jada ahul sartu zen su zelaian eta besoan tiro bat jaso zuen.
Horretaz guztietaz gain, gaur oso pertsona txarra sentitu naiz, oso eskas gaude janariari begira eta koronelak zaldi bat jatera behartu gaitu, egunean 7.000 zaldi inguru hiltzen direnez, soberan ditugu... Orain afaltzeko koñaka edatera behartzen gaituzte, esaten dutelako gauean beldurra ez sentitzeko modu bakarra mozkortuak egotea dela, ez zait ideia txarra iruditzen, gutxienez nire hemengo lagun gehienak pozik ikusten ditut gauean. Jada 20:30ak dira, eta joan beharra dut, hurrengo arte.

                                                                                                                      Irantzu Barcia.


4 iruzkin:

  1. OHAR HISTORIKOA: 9,4 mililoi soldaduz gain, milaka edo miloika abere ere hil ziren gerra hartan, orotara 11 milioi zaldi, 100.000 zakur eta 200.000 uso erabili zituztelako, eta haiek ere ez zirelako lehergailuetatik babestuak.

    [Ea nor den lehenengoa Pierrekin watsappeatzen, animo!]

    ErantzunEzabatu
  2. Kaixo Pierre, asko oroitu naiz zurekin, besarkada bat
    Victor

    ErantzunEzabatu
  3. Kaixo Pierre, ni naiz obserbazioko laguna eta hobeto nago, suerte ona izan datorren batailan, suerte izaten baldin badugu biak juntu borrokatu dugu. Laster arte.
    Patxi iturralde.

    ErantzunEzabatu
  4. Kaixo Pierre, zenbat pertsona izan dute gas mostazaren zauriak?
    Josu Etayo.

    ErantzunEzabatu