2015(e)ko urtarrilaren 29(a), osteguna

Pierre Etxeberriren Egunkaria: Euskaldun bat Lehenengo Mundu Gerran (4)

1915eko abuztuaren 21a.

Atzo gehienok mozkortuta joan ginen ohera. Ez dakit zergatik esaten dut ohera, bat bestearen gainean lo egin dugu eta. Gaur esnatzean bi pertsona oka egin didate gainean, benetan ez da atsegina. Gaur bi pertsona hil dira bonben leherketen ondorioz; bat ez nuen ezagutzen, baina bestea nire gainean lo egin dutenetako bat da. Kontatu didate ezkonduta zegoela eta bere emaztea zortzi hilabetez haurdun dagoela.
10:30etan alemanen aurka joan gara. Bigarren ilaran joatea tokatu zait, baina lehenengo guztiak hil eta haien tokia ordezkatu behar izan dugu; gutxienez, ez naiz denbora asko lehenengoan egon, azkar erretiratu gara.
Zaldia izan dugu afaltzeko, niri tokatu zait barruan bala bat zuen zati erre bat. Bala ez dut ikusi, eta kosk egitean hortz bat apurtu zait.
Lo egitera gindoazenean, alemanek berriro eraso digute; 6 frantses eta 9 aleman hil dira, 15 hildako guztira eta pentsatzen jarri naiz: Zertarako gaude hemen? Frantziaren onerakoa al da? Egia esanda, berdin zait, etxera bueltatzea besterik ez dut nahi, baina seguraski hori ere ezingo dut egin.

Iker Barron

4 iruzkin:

  1. Kaixo Pierre, aurreko egunean ikusi genuen arratoiek umetu zituztela zaldi hilen sabeletan. Ba al duzue zuek ere arratoi-izurriterik?

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Ni nagoen lekuan ez baino nire lagun bat beste leku batetik transladatu dure eta hor bai egon zen izurdite bat. Iker Barron

      Ezabatu
  2. Kaixo Pierre, ikusten da beldurra daukazula. Idaztea lasaitzen zaizu ?
    Josu Etayo.

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Lasaitu baino gehiago distraitsen nau.Hau dena ez eginez seguraski okerrago egongo nintzen.. Iker Barron

      Ezabatu