2015(e)ko urtarrilaren 31(a), larunbata

Pierre Etxeberriren Egunkaria: Euskaldun bat Lehenengo Mundu Gerran (6)

1915eko abuztuaren 23a.

Gaur oso goiz esnatu naiz, ezin nuen lo egin eta! Goizeko seietan zehazki, eta ez dut gau osoan lorik egin, zerua argitu arte itxaron behar izan dut zerbait egin ahal izateko. Kobazulo zakar horretatik joateko gogo izugarriekin nengoen, ze nolako gaua pasa dudan!... Gauerdian euria egiten hasi da, gure kobazuloan arratoi guztiak sartu dira eta lokatzez bete zaigu dena. Hau zen gehien kezkatzen ninduena: zegoen eguraldiarekin herrixkara joateko zailtasun handiagoak izango genituela. Atzo ez genituen txalupak bukatu eta bukatzeko zaila izango genuela pentsatzen nuen, baina bai edo bai bukatuko behar genituen ez bagenuen nahi beste gau bat gehiago pasa. Horregatik geunden esnatuta hamar lagun.
Txalupak egiteari ekin diogu, soka bezalako batzuk bilatu behar izan ditugu eta ibiliz eta ibiliz zorte onez aurkitu ditugu. Kobazulora iritsi garenean, txalupak egiten bukatu dugu, kaxkarragoak geldituko zirela pentsatzen nuen, baina azkenean ez dira hain zakar gelditu. 9:00ak ziren eta oraindik lotan zeuden, oso gose geunden, haiek esnatu eta genuenarekin zerbait gosaldu dugu, txalupak erakutsi dizkiegu eta egindako lanarekin pozik gelditu dira.

11:00etan bidaia hasi dugu, txalupak poliki-poliki arrastaka eraman ditugu ibaira ailegatu arte. Euriarekin zaila izan da, baina lortu dugu. Txalupak uretan sartu eta herrira iristeko orduak eman ditugu, ibaiaren ura kontra zetorrenez poliki joan behar izan dugulako. Azkenean eta zorte onez ailegatu gara, 5:00etan zehazki. Ailegatu eta errieta ikaragarria eraman dugu gainera, zigorraz lehengo ilaran jarri gaituzte eta asko haserretu gara. Nirekin zeuden asko hiltzen ikusi ditut eta desatsegina izan da oso, zorionez niri ez zait ezer gertatu. Orain gaueko 8:30ak dira, “ohera” joateko ordua. Gaur afaldu gabe “oheratu” beharko dut, baina izan dudan egunarekin seguru nago azkar lokartuko naizela. Bihar arte!


Irune Elizagaray



4 iruzkin:

  1. Kaixo Pierre, suposatzen dut honetan bai, zaurituak etxera bidali dituztela ezta? Badakizu ze nolako beldur diote euskaldunok etxera joateari. Hain da arraroa nahiago izatea etxea lubaki arrotza baino?

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Kaixo!! Bai, azkenean zaurituak etxera bidali dituzte. Beldurra bai, baino jasan behar da. Ez da batere arraroa etxea nahiago izatea lubaki arrotza baino, oso gogorra delako hemen egotea. Muxu bero bat!

      Ezabatu
  2. Kaixo Pierre, euria egiten zuenean txalupak egiten aritzen zarete, ze meritua daukazue!
    Patxi Iturralde

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Kaixo!! Bai euria bai... Baina ez bageuen horretako beste gau bat nahi...egin behar genituen, eta gogoak jarriz, zorionez nahi genuena lortu egin genuen. Muxu handia

      Ezabatu